Ikastolen hasiera ekitaldia

2022/09/24

2022-2023 Ikasturtearen Hasiera Ekitaldia ospatu dute gaur ikastolek, Bergarako Seminarixoa aretoan. Duela egun gutxi Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak argitara eman duen Hezkuntza Legearen lehen zirriborroa izan da aipagai nagusia ekitaldian, eta ikastolek testuarekiko desengainua hartu duten arren, konfiantza adierazi dute ekarpenekin, zuzenketekin, negoziazioekin, adostasunekin, “benetan behar dugun hezkuntza lege bat” onduko dela.

Zirriborroak alde onak badituela aitortu du Ikastolen Elkarteko lehendakari Koldo Tellituk: “Esaterako, Euskal Hezkuntza Zerbitzu Publikoaren sorrera, doakotasun printzipioa eta helburua jasotzea eta nola ez, ikasleek Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza amaitzerakoan eskuratu beharreko hizkuntza-gaitasunak jasota egotea”.

Ikusi berri osoa…hemen