Ardo solidarioa

2022/11/23

ELKARTASUN ARDOA, ARABAR ERRIOXATIK TXINTXIRRI IKASTOLARA

Mahastietatik botilara,

Bastidatik Udalaitz eta Anboto ondora,

Arabar Errioxako ardoa

Bastida Ikastolatik Txintxirri Ikastolara.

 

Ibilian egiten da bidea. Eta bila ibilita topatu dugu El Buscador ardoa arabar Errioxako lurretan.

Bastida Ikastolako ikasle izandako Jabier eta Arturo Amurrio Barroeta anaiek ekoizten duten 2019 uztako kriantza zukua, 12 hilabetez kupelean ondutakoa. Fruta-aromaduna, nortasun handikoa. Zaindua eta ahorako luzea. Jabierrek eta Arturok eurek definitzen duten moduan, “txikitan ardo handia eta, batez ere, zintzoa”. Urrun joan barik, ardo bikaina izateaz gain, gure baloreekin eta izaerarekin bat egiten duelako aukeratu dugu El Buscador.  

Ez genuen edozelako ardoa nahi. Ardo ona eta solidarioa behar genuen, premia duten ikasleei laguntza bideratzeko egitasmoa baita hau. Elkartasuna adierazteko bide asko topa daitezke, eta hauxe da horietako bat. Topa Elkartasuna!

Ikastolako ardo solidarioa probatu nahi?

Azaroaren 25ean ondorengo tabernatan izango duzu euro 1en truke ardo bikain eta solidario hau dastatzeko aukera:

– Elorrio: Txirri, Parra, Bikale eta Ceuta

– Apata: Gazteleku

– Arrazola: Amillena

Probatu ondoren erosi nahi baduzu, tabernan bertan edota QRan topatuko duzuen galdetegiaren bidez egin izango duzue.

*12 botilako kutxa 1 = 90€

  1. kutxatik aurrera 84€

Ordainketa kutxak jasotzerakoan egingo da ikastolan.