Euskal Hezkuntza Zerbitzu Publikoa

2022/11/22

Ikastolen Elkartean batzen garen 113 ikastoletako ordezkariak elkartu gara, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoarako garatzen ari den Hezkuntza Lege berriaren eta Euskal Hezkuntza Zerbitzu Publikoaren inguruan egin ditugun hausnarketak plazaratzeko. Eskualdez eskualde elkartu gara ikastolak gaia jorratzeko, beronek etorkizuneko euskal hezkuntza sisteman izango dituen erronkei buruz hitz egiteko, bai eta ikastolen mugimendutik begira eraiki nahi dugun Euskal Herrirako Hezkuntza Sistemari begira urrats garrantzitsu bat izan daitekeen une honek duen garrantzi handia azpimarratzeko ere.