Ibilaldia 2023 ikastolan

2023/01/30

Xe: Hizki birek osatzen dute 2023ko Ibilaldiaren leloa: x eta e: xe. Hizki xehe bi. Hizki jolasti bi.

Ondarroako Zubi Zahar ikastolak antolatuko du 2023ko ibilaldia, ondarrutarrek esaten duten bezalaxe ibilaldixe. “Xe” esanez hitz egiteko modu bat ezezik herri bat ere irudikatu nahi dute. Euskara berea duen herri bat. Ibili dabilen hizkuntza bat. Bizia. Goroldiorik gabeko harria bezalaxe. Beraien herria, herrixe, horrelakoxea delako: bixixe. Alaixe. Argixe. Iraixe. Bertakoon jolasteko gogoa, euskaraz bizitzeko gogoa, kutsakorra izan dadila Ibilaldira doazenentzat.

Oraingoan, gurean izan dira materiala saltzen. Gogoratu, online denda ere martxan dagoela. Eman diezaiegun aupada ederra!

Gora ibilaldixe!

Elorrioko Txintxirri Ikastola
Pribatutasunaren laburpena

Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko, zure nabigazio-habitoetan oinarrituta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako panelak). Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta funtzio hauek betetzen ditu: gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea, edo gure taldeari web guneko zein atal interesgarri eta erabilgarri aurkitzen dituzun ulertzen laguntzea.