Nazio Batuen Batzar Nagusiak 2015. urtean ezarri zuen Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna eta 2016an ospatu zen aurrenekoz. Otsailaren 11.
Zientzian diharduten emakumeen lana ikusaraztea, jarduera zientifiko-teknikoak gizonezkoen kontua direlako ustea apurtzea eta neskek zientziako ikasketak hauta ditzatela argi izatea da egun honen aldarrikapenaren helburua. Xede honekin, ikastolan, hainbat jarduera egin ditugu aste osoan zehar.
Zientziarena sektore maskulinizatua izan da mendeetan, eta emakumeek egindako aurkikuntza asko ez da ezagutu historian. Gure jarduerak lan guzti horiek azaleratzeko bideratuta egon dira baina baita ere gaur egungo euskal emakume zientzialarien lana ezagutarazteko. Hitzaldiak, jolasak, esker oneko eskutitzak…
Gora emakume zientzialariak!
Ikastolako (ikasle ohiak, amak, irakasleak) emakume zientzialariak izan dira ikastolan LH1-2-3koei beraien lana azalduz: Eskerrik asko Larraitz, Eider, Nagore, Uxue eta Leire!
DBH4ko ikasleak hiru laborategi birtual bisitatu dituzte: canfrankeko tunel barreko laborategia, nanofotonika kuantikoko laborategia eta superkonputazio zentroa.
Esker oneko eskutitzak idatzi dizkiete LH4ko ikasleek zientzialariei.
DBH1-2ko ikasleek bertsoak egin dituzte eta tarteka jolastu egin dute.
DBH3koek dokumentu honetan bildu dituzte hainbat emakume zientzialarien lanak.