π eguna

14/03/2023

Martxoaren hamalaugarren eguna, 3 eta 14, Pi zenbakiaren nazioarteko eguna da.

Larry Shaw fisikari estatubatuarrak asmatu zuen pi zenbakiaren eguna, 1988an.  2009an AEBetako Kongresuak izendapen ofiziala egin zuen: pi-ren Nazioarteko Eguna.  Pi zenbakiaren eguna matematikari gorazarre egiteko eguna bihurtu da.
Zenbaki oso garrantzitsua da eta honela definitzen da: Zirkunferentzia baten perimetroaren eta haren diametroaren arteko zatiketaren emaitza da. Non erabiltzen da? Telekomunikazioetan (mugikorretan…), GPStan, erradarretan eta bere definizioak esaten duen bezalaxe zirkunferentziarekin zerikusia duen guztietan (kableetan, hodietan, gurpiletan, botiletan, edalontzietan…).

Pi eguna ospatzeko hainbat ekimen egin dituzte ikasleek. (3,1416)

DBH3-4. Seaskak bultzatutako Akitaniako rallye matematikoan parte hartu dute. Modu kooperatiboan 7 erronka matematikoei aurre egiteko ekimena.

LH1-2-3. Matematikako olinpiada herriko plazan. Taldeka froga desberdinak gauzatzen joan dira ikasleak.

 

DBH1-2. Nola neurtzen da Pi? Zertarako erabiltzen da? Neurketan egin dituzte ikasleek eta Pi zenbakiaren ezaugarriak irudien bidez adierazi dituzte.

Elorrioko Txintxirri Ikastola
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.