Eko-ordezkariak udal foroan

2023/04/28

Hona hemen ikastolako eko-ordezkariek bidalitako gutuna.

Kaixo, denoi:

Agenda 2030eko eko-ordezkariak gara eta apirilaren 25ean eskolen arteko foroan eta udal foroan parte hartu genuela azaltzeko idazten dizuegu.
Eskolen arteko foroan, guretzako konpromisuak eta udaletxerako proposamenak egin genituen. Udal foroan berriz, udaletxeari aurreko urteko proposamenengatik galdetu genion eta ia denak bete zituzten. Gainera, hurrengo urterako beste proposamen batzuk proposatu genituen eta ados daudela esan ziguten.

Denok batera mundu hobeago bat egingo dugu!

AGENDA 2030eko eko-ordezkariak