Jaialdi bikaina

2023/06/4

Ikasturte bukaerako jaialdia giro ezin hobean ospatu zen ekainaren 1ean. Oholtzatik ikasle talde guztiak pasatu ziren umore eta sormena azalaraziz. Irakasleek ere ez zuten aukera pasatzen utzi eta bertan izan genuen genero musikal desberdinak antzeztuz eta batez ere…dantzatuz!

DBH4ko ikasleek ikastolatik agurtzeko aprobetxatu zuten; oraindik ere egun batzuk dituzte aurretik baina publikoki ikastolako ibilbidea errepasatu eta eskerrak eman zituzten. Zenbat emozio!

Jolasak, afaria, tonbola….egunraldiak lagun dena ederto joan zen. Egunari amaiera bikaina eman zitzaion musikarekin. Aupa Xabi eta bere taldea!