Sarritan helarazi dizuegu zenbaterainoko garrantzia hartu duten pantailek (telebista, ordenagailu, tablet eta telefonoek, alegia) guztion eta, bereziki, gaztetxoenen aisialdian.
Horietan euskararen presentzia oso zabala ez den arren, gehienok uste duguna baino baliabide gehiago dago sarean oporretan ere euskarari lotuta jarraitzeko. Horren adibide da Bastida Ikastolako HIZPRO taldean prestatu duten orrialde hau, adin ezberdinei begirako eskaintza zabal baten bilduma jasotzen duena (sare sozialak, jolasak, abestiak, serieak…).