Ikastolan haurreskola doan

2023/10/21

Beti bezala, Txintxirri Ikastolan garai berrietara moldatzen jarraitzen dugu. Horregatik, 2023-2024 ikasturtetik  hasita, HH0 eta HH1eko gelak doan izango dira Ikastolan. Horrela, familia berriek erabilitako zerbitzu gehigarriak bakarrik ordaindu beharko dituzte (jantokia eta egutegiz/orduz kanpoko zaintza).

Horrez gain, matrikula zabalik egongo da ikasturte osoan zehar. Beraz, familia berriak edozein momentuan hurbildu daitezke Txintxirrira, gure pedagogia eredua eta instalazioak ezagutzera. Txintxirriko ateak beti egongo dira zabalik erraztasun guztiak emanez hurbildu nahi duenari.

Neurri hauekin, berriz ere, Txintxirri Ikastolak erakusten du apostu sendoa egiten duela guztion artean etorkizun hobeagoa eraikitzeko.

Zatoz Txintxirrira!

☎️: 946 58 22 61
ikastola@elorrio.eus
San Pio kalea,3 Elorrio

Elorrioko Txintxirri Ikastola
Pribatutasunaren laburpena

Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko, zure nabigazio-habitoetan oinarrituta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako panelak). Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta funtzio hauek betetzen ditu: gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea, edo gure taldeari web guneko zein atal interesgarri eta erabilgarri aurkitzen dituzun ulertzen laguntzea.