Ikastolan haurreskola doan

  1.  » 
  2. Azken berriak
  3.  » Ikastolan haurreskola doan

2023/10/21

Beti bezala, Txintxirri Ikastolan garai berrietara moldatzen jarraitzen dugu. Horregatik, ikasturte honetan hasita, HH0 eta HH1eko gelak doan izango dira Ikastolan. Horrela, familia berriek erabilitako zerbitzu gehigarriak bakarrik ordaindu beharko dituzte (jantokia eta egutegiz/orduz kanpoko zaintza).

Horrez gain, matrikula zabalik egongo da ikasturte osoan zehar. Beraz, familia berriak edozein momentuan hurbildu daitezke Txintxirrira, gure pedagogia eredua eta instalazioak ezagutzera. Txintxirriko ateak beti egongo dira zabalik erraztasun guztiak emanez hurbildu nahi duenari.

Neurri hauekin, berriz ere, Txintxirri Ikastolak erakusten du apostu sendoa egiten duela guztion artean etorkizun hobeagoa eraikitzeko.

Zatoz Txintxirrira!
☎️: 946 58 22 61
��: ikastola@elorrio.eus
��San pio kalea,3 Elorrio