Bizikidetza

2023/11/2

Elorrioko Txintxirri ikastolarentzat, bizikidetza komunitate osoaren ongizatea bermatzen duen harreman eredua da, bakoitzaren ezaugarri eta berezitasunak ekarpen direla sentituz.

Guztion eskubideak oinarri hartuta eta partaide bakoitzaren nolakotasunak  aberastasuna direla sentiaraztea dugu helburu.

Hau horrela izan dadin ikasleen kexak, zalantzak, proposamenak etab. mahai gainean jartzeko lekua da ikastola. Beraien iritzia garrantzi handikoa da, gai honen inguruan egiten dituzten ekarpenak aberatsak izaten direlako. Horrela, ikastolak, ikasleen aldeko apustua egiten du, gai honen inguruan esateko duten horrekiko konfiantza erakutsiz. Beraien inplikazio maila handitzeko lanean jarraituko dugu aurten ere.

Hori guztia lortzeko, ikastolak, bere egunerokotasunean lantzen du elkarbizitza, guztien artean elkarreragin positiboa erraztuz. 

Guztion lana da gai honen inguruan gogoeta egitea eta elkarbizitza hobetzeko jarduera desberdinak pentsatzea eta abian jartzea.