Gaba baltza

2023/11/2

Eguraldiak lagunduta giro ederra izan genuen urriko azkeneko gauean eta ehunka lagun elkartu ginen jai giroan gaba baltza edo arimen gaua ospatzeko.

Karroza, mozorro beldurgarriak, zuziak, gaztainak, musika eta dantzaz Elorrioko plaza eta kaleak bete genituen, giro bikainarekin berreskuratuz aspaldiko ohitura.

Eskerrik asko bertaratutako guztioi eta, bereziki, azken asteotan jaialdia prestatzeko jo eta ke lanean aritu diren irakasleei!