Elkartasun Ikastolek milioi bat euro banatu dute

2023/12/3

Elkartasun Ikastolek milioi bat euro banatu dute ikastolen hamar proiekturi laguntzeko.

Elkartasun Ikastolak Europar Kooperatiba Elkartearen Batzar Nagusiak azaroaren 28an ebatzi ditu 2024 urterako diru-laguntzak. Senpereko Kattalin Elizalde kolegioan egin dute Batzar Nagusia aurtengo diru-laguntzak erabakitzeko. Hamar eskakizun egin ziren guztira, eta guztiek egin dute aurrera. Guztira, 1.026.000  euro banatu dituzte hamar eskari horien artean.  Batzar Nagusia

Proiektu gehienei emandako laguntza kapital ekarpen bidez izan da. Labiaga, Jaso eta Baztan ikastolen kasuan, berriz, mailegu gisa eman zaie laguntza.

Balioan jarri nahi dugu elkartasun ahalegin honek daukan neurri izugarria. Izan ere, 2012ko azaroan Elkartasun Ikastolak Europar Kooperatiba Elkartea sortu zenetik, ikastola guztien ekarpenari esker 9.670.000 euro banatu dira beharra zuten ikastolei lagundu eta inbertsio berriak sustatzeko. Eta denboran atzerago joango bagina, 1992 urtetik indarrean dagoen ikastolen Elkartasun Kutxak 20 milioi eurotik gora banatu ditu guztira.

Bi europar kooperatibatan batzen gara ikastolak; Ikastolen Elkartea eta Elkartasun Ikastolak. Ikastola guztiak gara bazkide bietan. Lehenak elkarlana irudikatzen badu, bigarrenak, izenean bertan dioen bezala, elkartasuna du ardatz.

Ikastola bakoitzak dituen ikasle kopuruaren arabera urtero egindako ekarpenetik elikatzen da Elkartasun Kutxa, eta urtero banatzen da diru hori premia handiena duten ikastolen artean, ekarpen edo mailegu gisa.

Bere xede nagusia ikastolen bideragarritasuna bermatzea izanik, Elkartasun Kutxak helburu zehatz hauek ditu:

  • Ikastola berriak sortzen laguntzea
  • Dagoeneko sortuta dauden ikastoletan, aktibitate estrategiko berriak abian jarri eta garatzen laguntzea
  • Inbertsio estrategiko berriei aurre egiten laguntzea.
  • Tokian tokiko ikastola eta eremuetan, Ikastola Taldearentzat estrategikoak diren lerro