Gabon zoriontsuak

2023/12/23

2023a amaitzear dagoen honetan, eta, urtero egiten den bezalaxe, gure ikasleek gabonetako ikuskizun bikaina egin dute. Ikaskide eta familia guztiek ederto gozatu dute jaialdiarekin. Ze ondo pasatu dugun!

Olentzero eta Mari Domingiren bisita izan dugu azken klase-egunean. Zer nolako nerbioak egon diren!

Honekin agurtzen dugu 2023a eta dagokion moduan emango diogu ongietorria urte berriari.

Gabon zoriontsuak eta urte berri on denoi!