Literatura gaua ikastolan

  1.  » 
  2. Azken berriak
  3.  » Literatura gaua ikastolan

2023/12/5

Euskara, literatura eta mitologia uztartuz gaua Ikastolan igaro dute LHko ehundik gora ikaslek.

Orain dela hainbat urte hasitako ekimeari jarraipena emanaz. Elorrioko Txintxirri Ikastolako LHko ikasleek Ikastolan igaro zuten gaua abenduaren 4ean. Irakasleek ikuskizun batekin egin zieten harrera ikasleei Ikastolako sarrera nagusian.

Soinu eta argi ikusgarriekin apaindutako giro magikoa sortu zuten ikastolako atari eta gune ezberdinetan, euskal mitologiako pertsonai ezagunenak aurkeztuaz. Mari, Basajaun, Lamia, Tartalo eta beste hainbat pertsonaik adin guztietako ikasleekin batera hainbat jolas eta jarduera egin zituzten, dibertituaz batera euskal mitologian bustiz.

Afalostean ikasle guztiak beraien ikasgeletara joan ziren eta, lotarako ordua bitartean, taldeka zein banakako irakurketa saioak egin zituzten. Gau magikoa izan zen, benetan, mitologiaz eta literaturaz gozatzeko aukera paregabe eta ahaztezina ume guztientzat.