Gurasoak gelan

2024/01/27

Hezkuntza komunitatea indartzen jarraitzen dugu eta horretarako, hilero azken ostiralean famili bat dugu bisitan LH1 eta LH2 mailetan.
Ikasten dugunaren zati handi bat besteek eguten dutena eginez edota besteei entzundakotik ikasten dugu. Azken batean, modelatzea zera da, ikaslearen arrazonamendua gidatzeko eredu esplizituai eskaintzea. Hori da hain zuzenean egiten dutena familiek, beraien lanbide, ohitura edota ezagutzak ikasleei kontatu, erakutsi eta elkarrekin probatu.
Oraingo honetan Irati Eguren  diseinatzailearekin batera kamisetak serigrafiatu ditugu, gelako taldeen logoekin.
Gora Arrano Tximista taldea eta Ilargi taldea! Eta eskerrik asko Irati eta beste guraso laguntzaileak!