Txitxiburduntzi eguna

  1.  » 
  2. Azken berriak
  3.  » Txitxiburduntzi eguna

2024/02/4

Aspaldiko ohiturari jarraituz, gaurkoan ere txitxiburduntzia egin dugu, Elorrio inguruan ibilalditxo bat egin ostean.

Txitxiburduntzi eguna Euskal Herriko ohitura zaharra da. Egun honetan mendira joaten zen, sua prestatu eta makilan txorizoa txistorra zein beste txerrikiak sutan erretzen ziren.

Urteetan ari gara tradizio hau bizirik mantentzeko ahaleginetan; txitxiburduntzi eguna gainera, kanpoan une alaia pasatzeko aitzakia paregabea da.

Gaur ere goiz pasa ederra izan da familia eta lagun artean igarotakoa!