Elkartasun azoka

2024/04/25

Hona hemen DBH2ko ikasleek eskuartean duten elkartasunezko proiektuaren berri emateko zabaldu duten gutuna

Kaixo:
Gu DBH2tik Agenda 2030eko herri mailako proiektu bat daukagu eskuartean. Proiektu hau, Elorrioko Eskola Publikokoarekin eta Lourdesko Amako ikasleekin
elkarlanean egingo dugun 2. eskuko azoka solidarioa da, eta horretarako zuen laguntza behar dugu. Azoka egin ahal izateko, objektuak behar ditugu. Hala nola, arropa, liburuak, jolasak, patineteak… edozer gauza etxean duzuena, baina erabiltzen ez dena.
Materiala donatu eta zuen ekarpena egin ahal izateko, kutxa batzuk jarri ditugu ikastolako idazkaritza ondoan, eta bertan egongo dira apirila bukaerara arte.
Azoka maiatzaren 3an izango da, plazako aparkalekuaren ondoan. 08:30etik 14:00etararte izango da, eta lortutako produktu guztiak salgai izango ditugu. Lortutako dirua Kainabera elkartera joango da, eta soberan dauden objektuak Rio de Oro eta Caritasera eramango dira.
Espero dugu idazkaritza ondoko kaxak beteta egotea eta zuek azokan ikustea! Bertan aurkituko gaituzue,
DBH2ko ikasleak.

 

Elorrioko Txintxirri Ikastola
Pribatutasunaren laburpena

Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko, zure nabigazio-habitoetan oinarrituta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako panelak). Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta funtzio hauek betetzen ditu: gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea, edo gure taldeari web guneko zein atal interesgarri eta erabilgarri aurkitzen dituzun ulertzen laguntzea.