GU Ikastola: Konfiantza

2024/05/18

Umearen garapena egokia izan dadin ezinbestekoa da konfiantzazko giro egonkor bat. Horregatik da finkoa gure plantilla osoa. Irakasle bakoitzak ume berriak hartu baino bi edo hiru urte lehenago ezagutzen ditu. Eta umeak ziklo edo etapa berri batera joan behar direnean ere, aurretik ezagutzen dituzte gela berriak.

2 urteko umeak honezkero hasi dira HHko bigarren zikloko eraikina bisitatzen. 3 urteko gela ezagutzeko aukera dute horrela, bertako materialarekin jolasteko, esperimentatzeko eta esploratzeko…Horrela, irailean gela berrira doazenean, etxean bezala sentituko dira.