Saharari laguntzeko elikagai bilketa

2025/01/12

SAHARAko ILARGI-ERDI GORRIAREN eta EMAKUMEEN NAZIO BATASUNAren deiari erantzunez, eta Sahararekiko elkartasun-taldeen koordinazioaren barnean, aurten ere Elorrioko Udalak eta Lajwad Elkarteak martxan jarri dute SAHARAREN ALDEKO EUSKAL KARABANA: PIZTU ITXAROPENA. Urtarrilaren 30a bitartean ondorengo elikagaiak jasoko ditugu Ikastolako sarrera nagusian:
– Arroza
-Pasta
– Atun eta sardina kontserbak
– Dilistak
– Azukrea
– Konpresak