Udalekuak 2025

20/03/2025

Bizi-bizi dator 2025eko uda. Gogoz eta ilusioz prestatu ditugu udaleku desberdinak. Haurrak eta gazteak erdigunean kokatuz, bizipen positiboz osatutako esperientzia izatea dugu helburu. Hona hemen ikastolan bertan antolatutako udaleku irekiak eta Ikastolen Elkarteko Zirimola taldeak prestatu duen eskaintza zabala.

IKASTOLAKO UDALEKU IREKIAK
Honezkero zabalik dago epea Ikastolako udaleku irekietan izena emateko. Ekainaren 23tik uztailaren 11ra bitartean izango dira, HH eta LHko ikasleentzat.
Argibide gehiago eta izen ematea:

ZIRIMOLA
Urtero bezala, Ikastolen Elkarteak udaleku eskaintza zabala prestatu du ikasle guztientzako, Zirimolaren bitartez. Honezkero eskaintza guztia aztertu eta izena ematen has zaitezkete. www.zirimola.eus

 

Elorrioko Txintxirri Ikastola
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.