Udako oporretak amaituta, indarberrituta gatoz ikasturte berria abiatzera. Irakasleok klaustroaren batzarrarekin ekin genion ikasturteari. Gainera, aste horretan hainbat formazio egiteko aprobetxatu dugu, dena prest izan dezagun. Egindako hiru formazio horien muina, Ongizatea izan da. Pantailak, laguntza bideratzeko prozesuak edota ikastolen Elkarteko programa berria-ONKI- izan ditugu hizpide.
Txikienak etxekotzearekin hasi gara. Haurra ikastolara datorren lehenengo aldia asko zaindu behar da, esperientzia positiboa izan behar du. Bakoitzak bere izaera eta erritmo propioa du eta hori errespetatzen saiatzen gara uneoro. Nagusienekin hasi orduko, Elorrioko Jaiak dira beraz, tartetxo bat izango dugu herrian gozatzeko eta antolatutako ekimenetan partehartzeko. Gogoratu, ikastolak ohi bezala bere tartea izango duela: Herritik sortua herrirako. Ondoren, ikastolak bere erritmoa hartu du apurka-apurka.
Ongi etorri ikasturte berrira!