Azaroaren 21ean eta 22an Ikastolako ateak zabalik egongo dira. Gure Ikastola barrutik ikusi nahi baduzu, irakasleen eskutik gure eredu pedagogikoaren berri izan nahi baduzu eta esku artean ditugun proiektu ezberdinen nondik-norakoak ezagutu nahi badituzu, eskatu ezazu hitzordua eta pozik hartuko zaitugu hobeto datorkizun egun eta orduan. Zatoz!
