Gure Ikastolak zientzia eta teknologia arloko ziurtagiri berria eskuratu du. Aurretik erdi mailako ziurtagiria bageneukan, oraingo honetan Europa mailako STEM School Label deritzanaren maila gorena lortu dugu, “expert” edo aditu maila, alegia. Orain arte, estatu mailan oso ikastetxe gutxik lortu dute zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematika arloetan egiten den lanagatik goreneko mailako aitortza hau.
