Aurtengo udarako udaleku bi antolatu ditu Txintxirri Ikastolak EHIko Zirimolarekin batera: Eman Hegoak (HH-LH2) eta Kirolez blai (LH3-6). Ekainaren 22tik uztailaren 17ra, goizero adin bakoitzari moldatutako jolas eta ekintza ezberdinak, euskaraz eta lagun arteko giroan. Bietako edozein udalekuri buruzko argibide gehiago behar baduzu edo izena eman nahi baduzu, sakatu ezazu dagokion estekan. Izena emateko epea maiatzaren 15ean amaituko da.
