Beste behin ere, urteko gaurik beldurgarrienean kalera atera gara Ikastolako familia guztiak. Aurpegiak estalita, joaldunen eta danborren erritmoan, su eta ke artean herriko kaleak igaro ditugu eta plaza doinuz, argiz eta magiaz bete dugu aspaldiko ohiturak berreskuratu eta indartuaz batera. DBH-4ko ikasleek egindako gaztaina gozoak dastatzeko aukera ere izan dugu.

