Ate irekiak

11/11/2023

Zatoz gu ezagutzera! Azaroaren 17 eta 18an bisita gidatuak prestatu ditugu gure irakasleekin batera. Ostiralean, azaroak 17an arratsaldeko 17:00etatik aurrera, eta larunbatean, azaroak 18an goizeko 11etatik aurrera, ikastolako ateak irekiko ditugu gure instalazioak, metodologiak eta filosofia ezagutzeko aukera izan dezazun.

Elorrioko Txintxirri ikastolan giro euskalduna eskaintzen dugu, zentro txikia izanda, hain zuzen ere lerro batekoa, arrreta pertsonalizatua eta hurbila. Pausoz pauso eta etapa bakoitzeko helburuetan oinarrituta gure ikasleak erdialdean jartzen ditugu uneoro.

Horrez gain, aurten garai berriei aurre egiten, HH0 eta HH1ko gelak doan izango dira Ikastolan. Hau da, haurtzaindegiko familia berriek zerbitzuak bakarrik ordaindu beharko dituzte. 

Honekin lotuta, matrikula zabalik egongo da ikasurte osoan zehar. Informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, zatoz Txintxirrira!

Elorrioko Txintxirri Ikastola
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.