Ikasturte hasieratik prestaketa lanetan aritu ostean, DBH4ko ikasleak azkenean Londresera joan dira ikasbidaiean.
Hango familien etxeetan hizkuntza praktikatzeko aukera izateaz gain, munduko hiriburu ezagunenetakoa den
horretan egunero hainbat bisitaldi eta jarduera egin dituzte aste osoan zehar. Zenbat istorio eta irudi bildu dituzten; ikastolako ibilbidearen amaiera bikaina. Biba zuek!