Mundu hobea eraikitzen

2024/10/3

Orain dela 56 urte Elorrioko Ikastola sortu zuten familiek oso argi zeukaten hura guztien arteko proiektua zela eta guztien artean atera behar zutela aurrera.
56 urte hauetako ibilbide kooperatiboa aintzat hartu eta omentzeko, urriaren 3an Euskadiko Kooperatiben Kontseilu Gorenaren eskutik saria hartu du Txintxirri Ikastolako Lehendakari Nora Aizpitarte Alonsok.
Zorionak, beraz, Txintxirri Kooperatibako lehengo eta oraingo familia guztiei eta urte askotarako!

gehiago irakurri