Hartzea ematea DA!

6/12/2024

59. Durangoko Azoka arrakastatsu izan da. Ikasle Goizarekin zabaldu zituen ateak, eta haur eta gazteek goraino bete zituzten Landako pabilioiko kaleak zein azokaren gainerako guneak. 1.300 ikasletik gora egon ziren bertan Euskal Herriko hamaika txokotatik, euskal kulturaren plazan murgiltzeko asmoz.

Horietako batzuk, gure ikastolako LH 5-6ko ikasleak izan ziren. Milaka liburu, diska eta jolas ikusteko parada izateaz gain, euskaltzaletasuna indartzeko aukera bikaina izan zuten lagun artean Argitxok oparitutako zapi berdea estreinatuta. DBH 3- 4ko euskara taldeko ikasleak ere han izan ziren.

Argitxo abenduaren 3an egon zen ikastolan eta aste osoan zehar ekintza eta jarduera ezberdinak egin genituen Ikastolan, euskararen egoera larriaz hausnartu eta ikasleen atxikimendua lantzeko.

 

Elorrioko Txintxirri Ikastola
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.