Abenduaren 18an EME-ko ordezkari batekin aurtengo zenbaki saridunak eta ordezkoak atera genituen. Saridunek urtarrilaren 9ra bitarteko epea izango dute saria Ikastolan jasotzeko. Ordurako zenbakiren baten saridunik agertzen ez bada, saria ordezko zenbakia duenari emango zaio.
Hiru sariak jasotzen dituztenek hilabeteko epea izango dute opari-txekeak Elorrioko Merkatarien Elkarteko denda eta tabernatan erabiltzeko. Horrela, sari guztiak onura bikoitza dakarte. Batetik, saria irabazten duenarentzat eta, bestetik, gure herriko dendari eta tabernarientzat.
Zorionak saridunei eta eskerrik asko EME-ko dendari eta tabernariei eta txartelak saldu eta erosi dituzuen guztioi!
