Maiatzaren 31n 2026 urteko Ibilaldia ospatu genuen, Bizkaiko Ikastola guztien jaialdia. Aurtengo edizioa Bilbon egin da, KirikiƱo Ikastolak antolatuta. Euskararen eta Ikastolen aldeko aldarri eta ospakizunak adin guztietako milaka euskaltzale batu zituen Txurdinaga auzoan. Elorrioko Txintxirri Ikastolatik ere ordezkaritza zabala hurreratu zen Bilbora. Urtero bezala. DBHko gaztetxoek Erronkan parte hartu zuten eta LH-6ko gurasoek, berriz, ogitartekoak egiten aritu ziren txosnetako batean.
Euskara, herria, auzolana, Ikastola, jolasa, musika eta dantza. Guztia egun eta leku berean. Gora Ibilaldia!

