Urtero bezala, ikasturteari agur esateko jaialdi itzela egin genuen ekainaren 5ean. Goizean, DBHko ikasleek jolasak antolatu zituzten HH eta LHko ikasleentzako. Arratsaldean, berriz, ikasle guztiek ikuskizuna eskaini zieten bertaratutako senitarteko guztiei eta, ondoren, jolas eta jarduera gehiago izan zituzten. Hanburgesa eta pastel gozoak afaldu ostean musika eta dantza izan genituen ospakizun egun handiari agur esateko.

