Etxenike eta Ikastola

14/06/2012

Pedro Miguel Etxenike euskal zientzialariak ikastolak oparitutako bertsoak bere bulegoan ditu bere diploma eta hainbat sarien ondoan.

Euskal Telebistako Bisitaria programan Etxenike izan zen gonbidatua eta Euskitzek egindako elkarrizketan bere eguneroko bizimodua ezagutzeko aukera izan genuen. programaren hasierako partean, bere bulegoan aritu ziren berbetan eta horman zituen diploma eta tituluen artean….ai ene! Elorrioko Txintxirri Ikastolako ikasleek egindako bertsoak zeuden.

Ikastolaren 40. urteurrenean hainbat ekintza egin ziren eta horietako bat Etxenikeren hitzaldia izan zen. Gurekin izan zen, Arriolan, zientziaren inguruan solasaldi bikaina eginez.

Hemen ikus dezakezue berriro programa (13. minutua)

Elorrioko Txintxirri Ikastola
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.