Txitxiburduntzi, Kanporamartxo, Sasimartxo, basokoipetsu, Basatoste herri bakoitzak izen propioarekin ezagutzen den tradizio hau ospatu dugu ikastolan. Garizuma aurretik egiten den ospakizun honetan jendea basora abiatzen da burduntzian erretako txorixo jatera eta hori izan da hain zuzen ere larunbatean egindakoa.
Oraingo honetan eguraldiak ez zuen lagundu baina jendea gogotsu eta umoretsu egon zen Argiñetako inguru zoragarrian.