Korrika 18 Txintxirrin

2013/03/17

Korrika 18k Eman euskara elkarri dio, euskarak euskal herritarrok elkarrekin bizitzeko hizkuntza izan behar duelako. Elkarri hitz egiteko hizkuntza. Elkar entzuteko eta ulertzeko.
Txintxirrik aurtengo Korrikako leloa erabiliz hainbat eta hainbat ekintza egin ditu azken egunotan: unitate didaktikoaren bidez Labezomorroff errusiarraren abenturekin disfrutatu dugu, gure pina egin dugu, abestiari buelta bat eta beste bat eman diogu, petoak egiten jotake ibili gara eta…….korrika txiki egin dugu!

Martxoaren 15ean goizean HHkoak eta arratsaldean ikastola osoa korrika txiki ospatu dugu. Elorrioko beste ikastetxeekin batera plazara arte korrikaldi politta izan dugu eta plaza peto gorriz bete dugu. Ikastola ere apaindu egin dugu, korrikari merezitako ongi etorria emateko. Lan politta egin du euskaraz bizi-ko taldeak!

Orain asteazkenera arte itxaron behar dugu Korrikan parte hartzeko, martxoaren 20an arratsaldeko 16:00etan izango dugu Elorrion.

Eman euskara elkarri eta elkarrekin euskaraz bizi!
(ikusi argazkiak gure multimedia atalean)

IMG_3296_640x480