IRAKURZALETASUNA – LITERATURA HAUTESKUNDEAK
Haur- eta Gazte-literaturan euskaraz argitaratutako liburuen eta ilustratzaileen hauteskunde-emaitzen balorazioa 15. urtez jarraian, Ikastolen Elkarteak bere literatur hauteskundeak antolatu ditu (apirilak 18).
Euskal Herriko Ikastoletako LIBURUEN boto-kopurua 14.915 izan da!!!
8.610 hautesle-ikaslek botoa eman du eta parte hartu du ILUSTRATZAILE kategorian!
Aurreko urtetan bezala, bi izan dira bozketa egiteko erabilitako sistemak, hots, betiko boto-txartela eta bozketa elektronikoa. Azkeneko hau web-orria erabiliz: www.juulkanpaina.net
Bereziki, haur eta gazte nagusiak izan dira bozketa-elektronikoko sistema erabili dutenak. Boto-emaile askok bai liburu gustukoena zein ilustratzaile gustukoena aukeratzeko botoa eman dute.
Partaidetzari dagokionez, honako hau izan da ikasle kopurua kategori ezberdinetan:
A Kategoria (Haur Hezkuntza): 2.222
B- Kategoria (LH 1. eta 2. maila): 2.997
C- Kategoria (LH 3. eta 4. maila): 3.313
D- Kategoria (LH 5. eta 6. maila): 3.390
E- Kategoria (DBH): 2.957
F- Kategoria (Batxiler): 41
I- Kategoria (Ilustratzaile): 8.610
Osotara 51 ikastolek parte hartu dute.