Amgala 2013

2013/11/10

Lajwad elkartea, Elorrioko institutua eta Txintxirri ikastola dira Amgala 2013 proiektuaren gidari. Elkartasunezko proiektu hau 2010ean sortu zen eta harrez geroztik urtez urte sendotzen joan da.

Hasiera batean kirolgune bat egitean jardun ginen eta orain ortuekin ari gara. Bai, ortuak! Sinesgaitza da baina Saharako basamortuan ortuak egitea posible da. Hori da hain zuzen ere gure helburua; familiei ortuak egiteko aukera ematea, laguntzea.

Honez gain, kirol materiala zein eskola materiala biltzen jarraitzen dugu, horiek ere beharrezkoak baitira.
Azken urteetako krisiak eragina izan du euren egoeran. Horregatik, aukera izanez gero behintzat, ahal ditugun beste medikamentu eramango ditugu gure hurrengo bidaian.

Amgalara azaroaren 29an joango gara, Elorrioko 30 lagun eta abenduaren 8an bueltatuko gara. Maletak prestatzen hasi behar dugu beraz, lehen esan bezala, ahal dugun beste gurekin eramango dugu. Bilketarekin hasita gaude. Beraz, zerbait baduzue guk eramateko ekarri ikastolara eta sarreran dugun kutxan sartu. gurekin hitz egin nahi baduzue, proiektuko ordezkariekin hitz egin: Saioa, Rakel edota Amaia. (Koadernoak, boligrafoak, pinturak, konpresak, ibuprofenoak, omeoprazolak…).

Azaroaren 5ean plazan merkatu txikia egin genuen, gure proiektuaren berri emateko eta hainbat lagunek emandako materiala saltzeko, proiektuarentzat dirua lortzeko. Eguraldi eskasa izan arren, helburua bete genuen eta hurbildu zineten guztiei……eskerrik asko!

    elorrio-amgala.blogspot.com