Urtero lez aurten ere Durangaldean antolatzen den Haur literatur aretoko ekintzetan parte hartuko dugu azaroaren 27tik 29ra bitartean. (informazioa)
Egun hauetan H.H-koek “Irudi geometrikoak” ipuin antzeztua ikusteko aukera izango dute. LH 1 ziklokoek “Maite Franko”ren ipuin kontaketa eta “Soinuan soinu “ antzerkia izango dute ikusgai. Azkenik, LH2 ziklokoek eta LH3 ziklokoek Yolanda Arrieta eta Juan Luis Mugertzarekin, hurrenez hurren, izango dute elkarrizketa . LH2. eta 3 ziklokoek liburu erraldoian ere hartu dute parte. Abenduaren 5etik 8ra bitartean Durangoko Azokako Saguganbara gunean egongo da ikusgai, bertara hurbiltzen den publiko guztiarentzako.