Txintxirriburduntzi egunerako gonbitea

19/02/2014

Inauteriak gainera datoz eta horrekin batera, Txitxiburduntzi Eguna ere hemen da. .

Txitxiburduntzi, Kanporamartxo, Sasimartxo, Basokoipetsu, Kanpamartxo, Txitxiburruntzi, Sasikoipetsu, Basatoste etab… Herririk herri izen propioarekin. Gurea, TXINTXIRRIBURDUNTZI!

Garizuma aurretik egiten den ospakizuna da eta tradizioari jarraituz, ikastolatik basora abiatuko gara burduntzian erretako txorizoa jatera.

Noiz: otsailaren 23an

Irteera: Ikastolan goizeko 10:30eaan.

Ibilbidea: Ikastola- San Jose

Ikastolak sua jarriko du, norberak gogoa eta txorizoa. Beraz, hartu txorizoa eta etorri zaitez zure lagun, familia, guraso edo umeekin basora!  ON EGIN!

IMG_0078

 

 

 

 

 

 

 

Goizeko hamarrak eta erdietan ikastolan elkartuko gara. Hemendik, San Josera joango gara. Bertan sua prest egongo da eta bertan egongo dira makilak prest. Bakoitzak bere txorizoa, ogia, edateko,… eraman behar ditu.

Pasadan urteko pare bat argazki bidaltzen dotzudaz.

Bihar arte, gabon

Elorrioko Txintxirri Ikastola
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.