Txintxirriburduntzi arrakastatsua

2014/02/23

Inauteriak ate joka daukagun honetan, euskal ohiturak jarraituz ikastolak Txitxiburduntzi eguna ospatzeko deia egin zuen. Deiari erantzunez, ikastolan bildu eta goizeko 10:30ean San Josera abiatu dira denak trenbide zaharreko bidetik. Eguraldi bikaina eta giro ederra!

Partehartzaileak heldu direnerako, sua prest zegoen eta ibilbide txiki honen ostean gosea asetzeko txorizoa, hirugiharra… makiletan sartu eta umm, ze gozoa!!!

Oso ondo pasatu dute bertaratutako 100 lagun inguruk. (Argazki guztiak hemen)

Gure kultur ondarea lau haizetara zabaltzen jarraituko dugu!

DSCF2347

DSCF2332DSCF2327

Elorrioko Txintxirri Ikastola
Pribatutasunaren laburpena

Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko, zure nabigazio-habitoetan oinarrituta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako panelak). Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta funtzio hauek betetzen ditu: gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea, edo gure taldeari web guneko zein atal interesgarri eta erabilgarri aurkitzen dituzun ulertzen laguntzea.