Lehen Hezkuntzako ikasleek bigarren ebaluaketa bukaera honetan bidai zoragarri batzuk eskaini dizkigute. Gelan landu eta sakondu dituzten gaiak, ikaskideentzat eta gurasoentzat eskaini dituzte. Zenbat ikasi duten! Zelako gogoa hori dena adierazteko! Zer nolako emozioa!
LH1ekoek lehen gizakien garaiara eraman gintuzten. Txalaparta, adarra, mamutak…denak izan ziren bertan ehiza eta suarekin batera. Ondoren, LH4koekin Arabiara joan ginen. Mmerkatariak, beduinoak, sultanak, xekeak, bidelapurrak…. Ipuin kontalari eta poeta bilakatu eta ipuin dramatizatuak eskeini zizkiguten. Azkenik, LH3koekin Txinara joan ginen. Dantza txinatarra Tchaikovsky musikari errusiarraren obra, taichia, gerizpekin egindako antzezpena…..eta noski, arroza!
Txanelak haurra bere osotasunean hartzen duen proiektua da eta bere ezaugarri nagusiak egindako ikuskizun hauetan nabarmentzen dira. Momentu hona horietariko batzuk gogoratzeko:
-Ikaskuntza esanguratsua eskaintzen duena eta ikasle aktiboaren bila dabilena.
-Haurraren etengabeko motibazioa bultzatzen duena.
-Aniztasuna errespetatzen duena.
-Euskal Herri osorako egina.
-Euskalduntasunetik abiatuz, kultura unibertsalerako bidea egiten duena.
-Irakasleen berrikuntzaren eta trebakuntzaren bultzatzailea.
-Edukiak lantzeko era askotako euskarriak integratzen dituen proiektua.