Lastoarekin lanean

29/08/2014

Oporrak amaitzear daude eta astelehenean ateak zabalduko dira berriro. Laster ikasleen irribarreak, zenbaiten negarrak ere, beteko dituzte  ikastolako gune guztiak baina bitartean dena prestatzen ari gara. Gelak garbitu, txokoak txukundu, planifikazioak zehaztu…eta noski, eraikin berriaren azken ikutuak eman.

Eraikin berrian lan ugari egin dira uda honetan eta azken txanpa honetan itxidura egitea tokatzen da. Lastozko itxiduraren inguruko ikastaroa abuztuaren 25ean jarri zen martxan eta dagoeneako ikasten dutena nola aplikatzen ari diren ikusten da.

Begira, begira argazkiak…

    Elorrioko Txintxirri Ikastola
    Privacy Overview

    This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.