Norberaren ezagutza mugimenduaren bidez

2014/10/17

Euskal Herriko Ikastolak prestakuntza eskaintza oparoa du ikasturte honetan eta horien guztien artean psikomotrizitateari dagokiona dago. Euskal herriko ikastolen Haur hezkuntza irakasleei zuzenduta dago eta  hauek dira helburuak:

  • Etnomotrizitatearen oinarriak ezagutzea
  • Espazioekiko, objektuekiko, denborarekiko eta pertsonekiko harremanak umearen garapenean duen eragina bizitzea.
  •  Ikastolako barne eta kanpoko eremuak(espazio naturalak)hezigarri bihurtzea eta umearen garapenean duen eraginaz jabetzea.
  • Objektu, material naturalen erabilera hezigarri bihurtzea eta, materialen erabilerak, umearen garapenean duen garrantziaz. jabetzea
  • Denboraren erabilera erritmo biologikoarekin lotzea eta umearen garapenean duen garrantziaz jabetzea
  • Hezitzailearen rolari buruz hausnarketa bideratzea

Ikasturtean zehar 6 saio egingo dituzte eta hasierako (urriaren 9an izan zen) eta amaierako saioak  Elorrioko Txintxirri ikastolan egingo dituzte. Gure ikastolako kide batek parte hartuko du mintegian eta ziur ikasteko eta irakasteko gauza asko ditugula.

Ongi etorri gure ikastolara!

IMG-20141009-WA0004

Elorrioko Txintxirri Ikastola
Pribatutasunaren laburpena

Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko, zure nabigazio-habitoetan oinarrituta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako panelak). Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta funtzio hauek betetzen ditu: gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea, edo gure taldeari web guneko zein atal interesgarri eta erabilgarri aurkitzen dituzun ulertzen laguntzea.