Welcome Polish students

2014/10/28

Ongi etorri! Bai, jadanik gurean daude Poloniako (Inorowclaw) ikasleak  eta aste osoan egongo dira ikastolako ikasleekin gure herria, kultura eta ohiturak ezagutzen.

Ikasturte bat prestaketa lanetan ibili ondoren, oraingoan dena gauzatzea tokatzen da. Elkartruke honen helburuak argiak dira eta hauetan laburbildu ditzakegu:

– Europako gazteen artean trukaketa sustatzea.

– Euskal kultura eta ohiturak beste Europako herrialdeetara zabaltzea.

– Ikasleen nortasuna garatzea.

– Ikasleen atzerriko hizkuntza-gaitasuna hobetzea.

Gaur arratsaldean Loiura heldu eta ikastolan harrera beroa izan dute. Ander eta Saioa Arrasatek agurra egin diete eta ondoren denak biribilketan aritu dira. Gero, etxera joateko ordua heldu da eta pozik eta urduri, ere, etxeetara joan dira.

Aste osoan hainbat eta hainbat ekintza egingo dituzte eta batez ere hainbat eta hainbat momentu izango dituzte euren arteko arteko harremanak sendotzeko.

Asteartean Urdaibai ezagutzera joango dira, ostegunean aldiz Bilbora. Asteazkenean ikastolan arituko dira talde lanean, bi herrien arteko loturak ezagutzen eta adierazten. Ostiralean aldiz, udalak harrera egingo diete eta Elorriotik zehar ibilbidea egingo dute gure herriaren ondarea ezagutzeko eta gozatzeko. Bazkari eder baten ondoren, berriz ere bueltatuko dira Poloniara.

Ziur sentipenak azaleratuko direla bukaeran baina…..beno, oraindik ere aste osoa daukate ikasleek disfrutatzeko, ikasleek eta ikastolak noski, eta aprobetxatu egingo dugu. Gero gerokoak!

(klikatu argazkiaren gainean argazkiak ikusteko)

2014-10-28 12.29.54

Elorrioko Txintxirri Ikastola
Pribatutasunaren laburpena

Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko, zure nabigazio-habitoetan oinarrituta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako panelak). Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta funtzio hauek betetzen ditu: gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea, edo gure taldeari web guneko zein atal interesgarri eta erabilgarri aurkitzen dituzun ulertzen laguntzea.