Martxoaren 11n eta 12an Gasteizko Goiuri Jauregia – Villa Suson antolatu ditu Euskal Herriko ikastolak XXII. Jardunaldi Pedagogikoak.
Aurten jardunaldiak “Hobeak izateko habeak; Ikaskuntza-irakaskuntza prozesuaren berrikuntza aukerak aztertzen” lelopean burutuko dira eta ikastola eredu izango da bertan.
Asteazkenean beste ikastolentzat ikastolan aurrera eramaten diren bi ekimen aurkeztuko dira:
– Zientziaz beteriko berbak, DBHn astero egiten den zientzia txokoa.
– Hezkuntzaren dastaketa, HHko material naturalen alde egindako apostua.
Jardunaldi hauek ikasteko eta irakasteko izango dira, ziur.