Gure proiektua eredu!

18/04/2015

Aste honetan bi ikastoletako ordezkariak izan ditugu gurean, La Puebla de Labarca-ko Assa ikastola (apirilak 15) eta Leioako Betiko ikastola (apirilak 16).

IMG-20150415-WA0008Assa ikastola

Bi ikastoletako irakasleek gure HH proiektua bertan ezagutu nahi izan dute. Helburu hori izanik,  bisita antolatu dugu eraikinak ezagutzeko eta ikasleekin egiten den lana ikusteko. Hau guztia solasaldi polit baten barruan.

Urte batzuk badira ikastolak bere HHko marko pedagogikoa osatzen hasi zela eta gure etengabeko hobekuntzan filosofian oinarrituta, egun erralitate dira eraikin berria, txokoen antolaketa, ebaluazio sistema berritzailea…besteak beste.

Horrelako ekimenek ikastolen arteko sarea eta izaera indartzen dute, talde lana ezinbestekoa baita gure moduko hezkuntza proiektu bat aurrera eramateko.

Pozik hartu ditugu beste ikastoletako kideak eta pozik gaude gure ikastolako HH proiektua eredua delako.
Eskerrik asko!

IMG-20150416-WA0002 IMG-20150416-WA0003Betiko ikastola

 

Elorrioko Txintxirri Ikastola
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.