DBH2.zikloko ikasleak Poloniako Inowroclaw herrian egon dira aste betez bertako ikastetxe batekin elkartruke proiektuaren azken fasea eginez. Urrian Poloniatik etorri ziren Elorriora eta familietan egin zuten emozioz beteriko aste bat. Maiatzean, alderantzizko norantzean, ikastolakoen txanda izan da.
Bertan hainbat ekintza egin dira: Torun eta Gdansk hiriak bisitatu, Ociewako kanpinean gaua pasatu, gingerbread gailetak egin, Inowroclaw-ko alkatearen agur ekitaldia…
Bi herrien arteko ezagutza bultzatzea eta gazteen arteko harremanak areagotzea izan da proiektuaren helburu eta ongi bete dela esan behar dugu. Esperientzia aberasgarria izan da eta pena handiz bueltatu behar izan dira berriz Euskal Herrira. Ikasturteak aurrera egiten du eta ondo merezitako agurra egin beharko die ikasleek.
Bi urte barru berriz ere esperientzia errepikatzea dugu helburu eta bitartean…
Eskerrik asko / dziękuję