Bidea elkarrekin egiten

17/06/2015

Azkenengo ikasturteetan, Haur Hezkuntzan aldaketa ugari egiten aritu gara gure pedagogia propioa, hots, “PEDAGOGIA AKTIBOA” delakoari forma eman nahian. Helburua argia izanik ikasturte honetan urrats handi bat eman dugu eta arrazoi honegatik,  hezkuntza komunitatea osatzen dugun kide ezberdinak (gurasoak eta hezitzaileak) ikasturteari amaiera emateko mahai-inguru bat osatu dugu denon artean balorazio eta hobekuntza posibleei buruz jarduteko.

Mahai inguru honetan, ikasturte honetako 10 hilabetetatik zehar egindako bidaia eta bizitutako sentipenak gogora ekarri dira, hasierako beldurretatik hasi gaur egungo poztasunera heldu arte. Baita ere, datorren ikasturterako gure pedagogia indartzen joateko baliagarriak izango diren proposamenak zehazteko aukera izan dugu. Gaur eguneko hezkuntza komunitateko kideen arteko elkarlana bikaina izan da.

Zorionak eta mila esker gerturatutako guztiei.

IMG_20150616_225343

Elorrioko Txintxirri Ikastola
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.